Gaur hasiko du Piztiak taldeak 'Gabeko kalapitxixak. Zelan ein zan' dokumentalaren bira
2012/02/03

Sanagustin kulturgunean estreinatuko dute eta ondoren kontzertu erdi akustikoarekin osatuko dute emanaldia. 2009an grabatu zuten diskoaren II. atala da dokumentala eta hemen jendaurrean erakutsi ondoren, Bartzelona, Ondarroa, Azkain, Urretxu eta Londresera joango dira biran.