Azpeitia Zero Zabor: "Ezinbestekoa da herritarrek bizi dugun egoera zein den ulertzea, eman beharko diren aldaketak ulertzeko
2012/02/08
'Hondakinen kudeaketa: Azpeitia eta Gipuzkoako egoera', gaitzat duen hitzaldia egongo da gaur (asteazkena, otsailak 8), 19:00etan, AZZ taldeak antolatuta . Leire Etxaniz, Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakaria eta Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketa arduradunak emango dute —Izaskun Zeziaga, Azpeitiko ingurumen teknikaria ere etortzekoa zen, baina ezin izango du—.