Mendetz taldeari egindako elkarrizketa jarriko dugu
2012/02/09
Zapatuan , Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatutako kontzertuan izango direnez, elkarrizketa egin diegu kataluniarrei eta erantzun zati batzuk Facebook bitartez aurreratzen ari gara. Gogo biziz daude azken diskoa aurkezteko. Bihar argitaratuko dugu osorik, baina hemen aurrerapen bat: "Egun on batean, diskoa amaitu baino zertxobait lehenago, e-posta bat jaso genuen; Gala-rena zen, Dance-ren jainkoetako bat, 90. hamarkadan Fred From Desire bezalako kanten egilea (guk zuzeneko batean bertsioa egin geniona). Esaten zuen...". Bideoan duzue aipatzen duten kantari egin zioten bertsioa.