Dantza tradizionaletik garaikidera bideko oinazeak dantza ikuskizun bihurtuta
2012/02/17
Alurr dantza taldearen Oinazez azken lana izango dugu datorren astean, kulturgunean. "Oztopoen gainetik aurrera egin nahi duen pertsona bat da obrako protagonista. Hainbat taldetatik igaroko da, eta hainbat unetan ez da onartua sentituko, ez tradizionalengatik, ez garaikideen aldetik, ez du bere tokia topatuko gizartean edo dantza mundu horretan".... Berria egunkarian azaldu zituzten obra honen nondik norakoak. Igandean (otsailak 26), 19:00etan izango da. Sarrerak salgai daude 6€tan, interneten eta baita kulturgunean bertan ere.