VI. Erniarraitz Sariketa ostiralean
2012/03/01

Ostiralean hasiko da txapelketa eta aurreneko plaza Sanagustin izango dute —hurrengo astekoa Errezilgo Borondegin, Azkoitiko Elkargunean bi astera eta finala hil honen 23an Azpeitiko Gaztetxean—. Sei bertsolarik kantatuko dute lehen kanporaketa honetan, 22:00etan hasita. Sarrera 3€tan egongo da.
Ostiralean Axier Garate Txibilter, Mikel Artola, Ander Solozabal, Aimar Karrika, Aitor Salegi eta Aitor Urbieta bertsolariek kantatuko dute Silvia Etxaniz gai-jartzailearen esanetara.
Lehen kanporaketa hauetan bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri kantatu beharko ditu:
- 8ko haundian 3na, ofiziotan
- 8ko txikian 3na, ofiziotan
- 10eko txikian 3na, ofiziotan
- Bina puntu erantzunean
- Kartzela: gaiari bi bertso, gehienez ere 5 puntukoak.
Eta lan bakoitza epaitzen Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun ariko dira —txapelketa guztian bezala—.