'Buah Txabal!', parrandara atera den gazte baten bakarrizketa saioa
2012/03/08

"Gazteez eta eleaniztasunaz diharduen bakarrizketa umoretsu eta zuzena" da, Unai Iturriaga bertsolari eta gidoigileak idatzia eta Jon Zubiaga aktoreak antzeztua. Bihar, ostirala (martxoak 9), 23:00etan izango da.
Hemen sinopsia:
"Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia Betirentzat?
Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu".
Fitxa teknikoa
Egilea: Unai Iturriaga
Antzezlea: Jon Zubiaga 'Osoron'
Iraupena: 45-50 minutu