Rafa Rueda: "Jendeak diskoan entzundakoa biderkartzen saiatuko gara”

2012/03/15
" PiLT taldea utzi zuenetik bakarkako ibilbidean buru-belarri dabil Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikaria. Duela hilabete batzuk ' Enaren geometria ' laugarren diskoa kaleratu zuen, eta, orain, antzokiz atzoki ari da lan berria zuzenean aurkezten. Bihar gauean, 23:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua.  Gainera, disko berria eskuratzeko aukera bakarretakoa izango da, oraingoz ez baitu dendatan zabaltzen...". Aritz Mutiozabalek Rafa Ruedari egindako elkarrizketaren sarrera da hau. Osorik irakurtzeko klikatu hemen: Urola Kostako Hitza .

Besteak beste galdera hau egin dio bihar emango duen kontzertuaz:

"Diskoak eta zuzenekoak beti izaten dira desberdinak. Sanagustin kulturgunera zu entzutera joaten direnek zer topatuko dute?
Diskoa zuzeneko harremanarekin borobiltzen dela uste dut. Zuzenekoetan diskoan jasotako abestiak hazi egiten dira; energia gehiago dute, gainera. Baina, batez ere, publikoarekiko hartu-eman horretan oinarritzen da. Kontzertuetan intentsitate handiagoa lortzen da, eta, azken finean, hori da eskainiko duguna, betere azken diskoan oinarrituta. Era berean, bertsioren bat eta aurreko diskoetako abesti batzuk joko ditugu. Jendeak diskoan edo diskoetan entzundakoa biderkatzen saiatuko gara".

Erantzuna gehitu