Umorezko antzerkia, igandean, 18:00etan

2012/03/16
'Gartzia eta Morritson, kultoko antzezlana' izeneko antzerkia ikusiko dugu Sanagustin kulturgunean. Cafe Bilbao Antzerki Gidoien Saria irabazitakoa da Jon Urrazak idatzitako obra hau, eta Urraza berak Jon Zubiagarekin batera antzezten dutena. ( Sarrera 6 eurotan )

Haria:

Morritson eta Gartzia aspaldiko lagunak dira. Gartzia (Urraza), bikote barik eta ondorioz, etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da. Eta Morritson (Osoron)..., rock-ero basatia izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil, eta bikotearekin “hipotekatua” bizi da. Berrelkartu egingo dira antzezlan urratzaile bat sortzeko… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako, batez ere. Abiapuntu horrekin hainbat gai ukitzen ditu komedia honek, beti ere umore eta ironia bereziarekin: elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, bikote harremanak, sexua, maitasuna, etxebizitzaren arazoa...

Aktoreak: Jon Urraza eta Jon Zubiaga Osoron.
Idazlea: Jon Urraza.
Musika eta abestiak: Jon Zubiaga
Iraupena: 70 minutu.
Saria: Cafe Bilbao Antzerki Gidoien Saria.
Elkarrizketa, Uberan.org: Jon Urraza, `Morritson eta Gartzia´ antzezlanaz: “Xumea da, umorezkoa, baina oso landua”

MORRITSON eta GARTZIA: KULTOKO ANTZEZLANA. Jon Urraza, Jon Zubiaga "Osoron" from jon urraza on Vimeo.

Erantzuna gehitu