Alasdair Roberts edo ahots xume baten handitasuna

2012/03/30
Folk anglosajoiaren punta-puntako abeslaritzat jotzen dute Roberts eta bere lurretatik kanpo egiten ari den birako kontzertuetako bat eskainiko du Sanagustin kulturgunean , igandean. Victor eta Jose Luis Herrerorekin hirukotea osatuko du.

Alasdair Roberts 70. hamarkadan jaio zen Alemanian, baina Eskozian hazi zen. Appendix Out taldearekin hasi zen nabarmentzen, 1997-2001 bitartean atera zituzten hiru diskoekin: The Rye Bears A Poison (1997), Daylight Saving (1999) eta The Night Is Advancing (2001).

Geroztik bakarlari modura ari da Roberts, 2001ean Eskoziako kanta tradizionalekin osatutako The Crook of My Arm diskoa atera zuenetik. Ondoren argitaratu ditu Farewell Sorrow (2003), No Earthly Man (2005), The Ambers Gatherers (2007), Spoils (2009) eta oraingoz azkena duen Too Long in This Condition diskoak. Lan hauetan berak sortutako kantak eta tradizionalak uztartu ditu.

Ipar Amerikan, Europan eta Australian eman izan ditu birak eta oraingoan Sanagustin kulturgunetik egingo du osteratxoa, bere folka aurkezteko. Roberts ezaguna da fingerpicking deitzen den teknika kontrolatzen duelako eta gitarraren afinazio bereziagatik (scordatura bezala ezaguna: sokak afinatzea, noten eta akordeen arteko konbinazioak lortzeko).

Igandean (18:00etan), Alasdair Roberts Trio modura aurkeztuko da, http://www.alasdairroberts.com/news/ictor eta Jose Luis Herrero

http://www.alasdairroberts.com/news/
http://www.myspace.com/victorherrero

Erantzuna gehitu