Aitzealdenk! Zuzenean musikaldia astelehenean aurkeztuko dugu
2012/04/13

Apirilaren 27tik 29ra, hau da, hiru egunetako kontzertuen jaialdia egingo dugu. Herriko, Euskal Herriko eta atzerriko zortzi talde izango ditugu zuzenekoak ematen. Besteak beste Sanagustinen joko dute Mondocane (disko berria aurkeztuz), Inoren ero ni eta Rauelsson taldeek. Astelehenean emango dugu informazio guztiaren berri eta webgune honetan aurkezpena zuzenean botako dugu.
Aitzealdenk! proiektua azaroan hasi zen, baina egitasmoaren zati bat bakarrik erakutsi genuen: Aitzealdenk! ostirala. Hilabetean behin, gai baten inguruan (izan musika estiloa, izan bestelako bat: 'amerikarrak', 'bertakoak'...) eta musika/disko jartzaile baten eskutik, bi orduko entzunaldi saioak egiten ditugu, ostiraletan. Orain, berriz, Aitzealdenk! egitasmoaren bigarren zatia aurkeztera goaz: Aitzealdenk! Zuzenean. Astelehenean, 12:00etan.