Debekatua dago oroitzea
2012/04/24
Bihar, asteazkena (apirilak 25), Argia emanaldiaren saioa izango dugu eta hil honetan Josu Martinez eta Txaber Larreategik egindako 'Debekatua dago oroitzea' dokumentala botako dugu, 21:30ean.
Sinopsia: 1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen zuten mojek eragindako tratu txarren ondorioz. Gaixotasunak, gosea, torturak, zigorrak, sexu erasoak eta seme-alaben lapurketa besteak beste: galtzaileak menperatzeko lazturaren adibidea!.
Iraupena: 52 minutu.
Egileak: Josu Martinez, Txaber Larreategi (2010)
Ekoizleak: Moztu, Tentazioa, REC
Banatzailea: Eguzki Bideoak