Musika instrumentuak ezagutu nahi?

2012/05/18
Azalpen txikien bidez instrumentuak aurkeztuz eta kantuen bidez soinuak ezagutuz, nahi duten guztientzat irekitako 'Kontzertu didaktikoa' egongo da, 19:00etan. Gainera, probatzeko aukera ere emango dute.

Gaur, arratsaldeko zazpietan, Sanagustin Kulturgunean, bandak kontzertu berezia emango du, batipat musika eskolako haurrentzat eta orokorrean musika instrumentuak ezagutu nahi dituen edonorentzat.

Kontzertu txiki bat izango da, kantu laburrez osatuta eta kanta bakoitzean instrumentu konkretu bat nabarmenduko da. Kanta bakoitzaren hasieran, bandako musikariek, instrumentuari buruzko azalpen txikiak emango dituzte, jendeak gehiago jakin dezan musika tresnari buruz.

Gainera, nahi duenarentzat instrumentuak ikusi eta probatzeko aukera izango da.

Beraz, instrumenturen bat ikasten hasteko asmotan bazabiltza edota besterik gabe, instrumentu batzuk ezagutu nahi badituzu, animatu eta azaldu gaur arratsaldean, zazpietan, Sanagustin Kulturgunera.

Erantzuna gehitu