Gitarrak eta 'Bai, nahi dut'

2012/05/25
Gitarrak eta 'Bai, nahi dut'
Gaur, emakumeen tailerreko ikasleek ikasturtean zehar landutakoa taularatzeko eguna da. 19:00etan hasiko dira, Emakumeen gitarra tailerrekoak eta 19:30ean Emakumeen antzerki tailerrekoak, 'Bai, nahi dut' antzezlanarekin.

Antzerkiaren ildo narratiboa nondik nora joango den adierazten duen mezua zabaldu dute azkenengo asteetan Emakumeen antzerki tailerrekoek:

"Zer nahi dugu? Noren konpainian? Zertarako?
Adiskidetasunak bultzatuta edozer egiteko pronto al gaude?
Ezagunak eta ezezagunak, gustukoak eta ez hain gustukoak. Hangoak eta hemengoak, gazteak zein helduxeagoak...
Gure emakumeak beste abentura bati ekin diote Bai, nahi dut antzerki lan berri honekin"

Erantzuna gehitu