Ardo dastaketa Errioxako ardogile txikiekin

El corazón del Rioja ardogile txikien elkartea da, Errioxako Sonsierra eskualdeko eta Najerilla bailarakoa. Ardoa ekoiztearen prozesu guztia eurek egiten dute elkarte horretan, mahatsak haztetik salmentarako ardo botilak prestatzeraino.
Ostiral honetan (ekainak 1), elkarteko kideak etorriko zaizkigu euren lana nolakoa den azaltzera. Hauxe izango da egitaraua, 18:00etan hasita:
- Elkartearen eta ardoen aurkezpena (10 minutu).
- Bideo proiekzioa. Lanketa guztia azalduko dute bideoan.
- 9 ardo gazteren dastaketa.
Baialarako baserritarrei esker
Ardo dastaketa hau bailarako baserritarrekin elkarlanean antolatu dugu. Horrekin lotuta, ostiraleko azokan produktuak erosten dituztenen artean El corazón del Rioja ardoak zozkatuko dira. Ardo hauek bestela ere erosteko moduan izango dira, nahi dutenentzat.