Nömadak TX Zuzenean, ondorena

2012/06/11
Nömadak TX Zuzenean kontzertua izan genuen Sanagustin kulturgunean, atzo (ekainak 10). Oso ondo prestatutako emanaldia da Oreka TX-eko bikoteak Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin osatutakoa. Jakinekoa eta ezaguna da jada txalapartariek munduan zehar egin zuten bidaia , herrialde ezberdinetatik igaro baitziren bertako elementuekin txalapartak sortu eta hango musikariekin kantuak sortzeko. Gero dokumentala egin zuten bidaia horren inguruan eta baita sari batzuk jaso ere. Atzokoa proiektu horren jarraipena izan zen: zuzeneko kontzertua .

Dokumentaleko zati batzuk hartuta, musikari zegozkionak, zuzeneko kontzertua eskaini zuten koordinazio harrigarria erakutsiz, ez baita erraza irudietatik sortzen ziren musika doinuekin bat egitea eta hori ederki egiten zuten taula gainetik, momentuka hirukote izatetik, laukote, boskote edo seikote izatera pasatzeko. Ikuserraza, entzunerraza eta dinamikoa izan zen kontzertua. 100 lagun izan ziren ikusten. Bejondeiela!

Erantzuna gehitu