Zapatu iluntzean reggae doinuak entzungo ditugu Potato eta Niche Flow taldeekin
2012/06/15
Niche Flow kubatarrak 'La cosecha' disko berria aurkeztuko du Azpeitian eta Potatok bere ibilbide oparoan beste ale bat gehiago jarriko du. Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) eta Sanagustin kulturguneak antolatuta, 23:00etan hasiko da kontzertua.
Niche Flow kubatarra La cosecha iazko urtearen amaieran ateratako diskoaren biran etorriko da Azpeitira. Reggaeaz gain, new roots, dancehall, edota hip hop erritmoak sortzen ditu. Honen ondoren, Potato Gasteizko talde mitikoak joko du, reggae musika zabalduz.
Aste oparoa
Kontzertu honekin astea borobilduko dugu, izan ere, mahai-ingurua, hitzaldia eta dantza ikuskizunak izan ditugu eta denek ere erantzun ona izan dute, jende aldetik: astearteko sozioekonomiari buruzko hitzaldia entzutera 70 bat lagun etorri ziren; asteazkeneko Hondakinen kudeaketa, birziklapena eta aurrera begirako aukerak hitzaldira 100 bat; eta atzoko Itsasiko gaztetxoenen dantza saioa ikustera 250 bat.