'Errimak oinetan' eta 'Gazta zati bat' ekitaldietarako sarrerak saltzen
2012/06/21
Uztailean izango diren bi ekitaldi hauetarako sarrerak saltzen ari gara dagoeneko. Haatik Dantza Konpainiak uztailaren 1ean aurkeztuko digu bere lan berria, 'Errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak'. Sarrerak 6€tan daude salgai, kulturgunean eta baita webgune honetan ere. Jon Maiak zuzendutako dokumental berria ikusteko aukera ere izango dugu uztailaren 11n, 5€tan —hauek ere leku beretan salgai —, eta, gainera, hurrengo egunean kulturgunean izango dugu 'Gazta zati bat' dokumentalaren gainean antolatutako solasaldian.