Sentimenduak dantzan ikusi genitueneko ekitaldia
2012/07/03
Emanaldiaren sortzaileek egindako galdera honen erantzuna ezagutu genuen igande arratsaldean: “Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira?”. Eta esan beharra dago eskertzen diegula dantzariei beraien sentimenduak beraien modura ulertarazten laguntzeagatik eta gustura egon ginela. 215 bat lagun bildu ginen.