Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldiaren erakusketa jarri dugu

2012/07/09
Aitzealdenk! Zuzenean 01 musikaldiaren erakusketa jarri dugu
Apirilean egin zen musikaldiaren hiru egunetan herriko 9 argazkilarik ateratako argazkiekin sortu dugu erakusketa. Egileak dira: Alaitz Ruiz, Igor Froilan, Xanti Rodriguez, Juan Mari Ibarzabal, Alberto Beloki, Oihan Amezua, Iban Etxezabal, Borja Eizagirre eta 'Burrundaye'. Uztailaren 20a arte egongo da erakusketa.

Hiru egun eta zortzi tade handi. Horixe izan zen lehen Aitzealdenk! Zuzenenean musikaldia. Baina kontzertuak irauten zuten bitartean eta entzuleak ondo pasatzen ari ziren bitartean, beste proiektu bat gauzatzen ari zen eta herriko hainbat lagun argazkiak atera eta atera aritu ziren. Asmoa, jaialdiaren inguruko erakusketa sortzea zen eta lan haren emaitza dago ikusgai kulturgunean. 36 argazki daude guztira, 9 lagunen artean ateratakoak: Alaitz Ruiz, Igor Froilan, Xanti Rodriguez, Juan Mari Ibarzabal, Alberto Beloki, Oihan Amezua, Iban Etxezabal, Borja Eizagirre eta 'Burrundaye'. Hil honen 20a arte egongo da jarrita.

Urrian, berriro

Musikaldiaren lehenengo edizioa aurkeztu genuenean, aurreratu genuen urte honetan bertan bigarren bat egongo zela, urrian. Ama Say eta Lisäbo izango ditugula zabaldu genuen eta ari gara beste talde batzuk ere lotzen. Laster emango dugu jakitera Aitzealdenk! Zuzenean 02 musikaldian zein taldek joko duten.

 

 

Erantzuna gehitu