San Agustin eguna gaztetxoei eskainiko diegu berriro

2012/08/21
San Agustin eguna gaztetxoei eskainiko diegu berriro
Hilaren 28an San Agustin eguna dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu Sanagustin kulturgunean, baina abuztuaren 26an (igandean) ospatuko dugu. Pasa den urtean bezala, egun hau umeei eskainiko diogu eta horretarako umeentzako filma baten proiekzioa, txokolatada, eta Eriz Magoaren magia ikuskizuna izango ditugu, hurrenez hurren. 16:00etan hasiko da ospakizuna eta guztia doan izango da.

Programazioa
16:00. Umeentzako filma: Marmaduke
17:30: Merienda: Txokolatada
18:00. Magia saioa: Eriz Magoa

Erantzuna gehitu