San Agustin eguna da gaur
2012/08/28

Abuztuak 28 da gaur, asteartea. Iaz (igandea tokatu zen), kulturguneari izena ematen dion santuaren egunaren aitzakia horrekin, umeentzako eguna jartzea pentsatu genuen eta eutsi egin diogu aurten ere, ohitura bihur dadin. Joan den igandean ospatu genuen filma, txokolatada eta Eriz magoaren ekitaldiarekin. Hasieran, Marmaduke filma ikusten 50 bat lagun izan ziren eta pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago etorri zen, Eriz Magoarekin 130 bat izateraino.