Irailaren 15-ean, Kriston burrundaye zortzi talderen eskutik
  
    
      
        
          2012/09/06
        
      
    
  
      
  Datorren zapatuan zortzi, herriko taldeen kontzertuak izango ditugu herrian, 17:00etatik aurrera. Old Bridge, Reddum eta Aldexok taldeek hasiko dute ' burrundaye ', Etxe Zurineko gunean eta, aldi berean, Frontoi Txikiko gunean M eta estruktura taldeak ariko dira. Iluntzean (23:00etan), Sanagustin kulturgunean, Sardin Zaharrak, Belar Txarrak eta Der Untergang taldeen kontzertuekin isilduko da eguna.
            
          Oharra: Euria egiten badu, Etxe Zurineko guneko kontzertuak Orkatzen izango dira eta Frontoi Txikiko gunekoak, Txarrantxan.
