Azpeitiko euskararen gaineko mahai-ingurua izango dugu urriaren 3-an

2012/09/11
Josu Goenaga, Eider Alkorta, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren azpeitiarrek hartuko dute parte ' Gazteak, euskara eta hitanoa Azpeitian ' izenburupean, Sanagustinen. Haiek egin dituzten ikerketetan oinarrituta, Azpeitiko euskararen egoera aztertuko dute, bereziki, gazteena eta hitanoarena. Kike Amonarrizek egingo ditu moderatzaile lanak, Izagirre eta Arangurenen tutorea izan baita haien lanetan.

Lehen ikerketa, Josu Goenaga eta Eider Alkortak burutu zuten 2001ean Azpeitiko Euskara Patronatuaren beka baten laguntzaz. Beraiek duela hamarkada bat aurkitu zuten egoera azalduko dute eta orduan proposatu zituzten lan-ildoak. Ikerketa hau, bestalde, baliagarria izango zaigu beste bien abiapuntu gisa, ondorengo hamarkadako bilakaeraren nondik norakoak hobeto ulertzeko.

Maitane Izagirrek eta Maddi Arangurenek aurkeztuko dituzten ikerketak, HIZNET Hizkuntza-plangintza graduondoaren sakontze-egitasmo gisa landutako lanak dira. Izagirrek hitanoaren erabilera aztertu du bereziki eta Arangurenek ikuspuntu eta metodologia kualitatiboa erabiliz hurbildu da gazteen erabilerara. 

Ekitaldia: Mahai-ingurua.
Izenburua: Gazteak, euskara eta hitanoa Azpeitian.
Hizlariak: Josu Goenaga, Eider Alkorta, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren.
Moderatzailea: Kike Amonarriz.
Eguna: Urriak, 3 (asteazkena).
Ordua: 19:00.
Tokia: Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu