Datorren urteko aurrekontuen proposamena ezagutarazi zuten
2012/09/18

Gipuzkoako Foru Aldundiak 80 bat lagunen aurrean aurkeztu zuen 2013ko aurrekontuen egitasmoa, gai honen gainean egindako lehen bileran. Besteak beste, Martin Garitano ahaldun nagusia izan zen bertan. Sarrera eginez hasi zuten, jarraian Garitanok azalpena eman eta ondoren bideo bat jarri zuten. Hau amaitzean, bi taldetan banatu zituzten entzuleak eta ekarpenak jaso zituzten. Azaro inguruan, berriz bilduko da Foru Aldundia herritarrekin, jasotako ekarpenen berri emateko-eta.