Ekitaldien berri, Sanagustin atariko arbelean ere bai

2012/09/20
Ekitaldien berri, Sanagustin atariko arbelean ere bai
Sanagustin kulturguneak arbel bat jarri du areto atarian, datorren ekitaldiaren berri emateko eta, hartara, plazatik pasatzen ari den jendeak ikus dezan zer dagoen. Kulturguneko sarreran bada agenda panel bat —aretoko telebista pantailetan ere ageri dira ekimenak, baita sarean eta hileroko eskuko agendan ere—, baina kanpoan arbel bat jartzea ere erabaki du Sanagustinek, argazkiko horixe. Jende gehiagorengana iristea da helburua.
Erantzuna gehitu