Azpeitiko hika ez dago egoerarik osasuntsuenean, batez ere nesken artean

2012/10/04
Atzo entzun ahal izan genituen Josu Goneaga, MaitaneIizagirre eta Maddi Aranguren azpeitiarrek egindako ikerketek emandako emaitzak. Kike Amonarriz moderatzaile aritu zen bitartean, hirurek Azpeitiko euskararen gainean egindako ikerketak aurkeztu zituzten bertaratutako 30 bat lagunen aurrean. 'Gazteak, euskara eta hitanoa Azpeitian' jarri zioten izenburua mahai-inguruari. Interesgarria izan zen oso; ez horrenbeste agertu zituzten emaitzak. Bideoan duzue Izagirre egindako ikerketaren ondorio batzuk azaltzen.
Erantzuna gehitu