'Bakarrik (Solitos)' antzerki mutua izango dugu, igandean
2012/10/11

Mundu mailako birak egiten dituen Azar teatro taldearen lana da (Valladolid, Espainia). Hitzik ez du eta berezi egiten du horrek, halakoak ikusteko aukera handirik ez delako izan orain arte. Tren geltoki batean bizi diren senar-emazte baten gorabeherak dira komedia honen mamia. Egunero egiteko finkoak ditu bikoteak, ordu berean, leku berean, tren beraiekin... errutina dute eguneroko ogia, trenen ordutegiak agindutakoa. Baina egun baten, Burdinbidearen konpainiak begirale bat bidaliko du bikotearen lana aztertzeko eta hauek etxean hartu beharko dute gonbidatua. Hortik aurrera gauzak aldatu egiten dira. Trena eta kultura zikloar en baitako ekitaldia da. Sarrerak 5 eurotan daude, hemen eta kulturgunean. 19:00etan hasiko da.