Urolako trenaz dokumentala ikusiko dugu
2012/10/16

'Oroimenaren bidaia' dokumentalak Urolako trenaren inguruko oroitzapenak jasotzen ditu. Urolako trena ezagutu zuten langileek nahiz erabiltzaileek hitz egiten dute gogoan dutena azalduz. Bideoan parte hartu duten hiru lagunekin, bideoa ikusi ondoren, mahai-ingurua egingo dugu. Bertan izango dira: Gotzon Lizaso, Ignacio Galdona eta Juan Karlos Arellano. Trena eta kultura zikloaren baitako ekitaldia da.
Dokumentala: Oroimenaren bidaia.
Eguna: Urriak 17, asteazkena.
Lekua: Sanagustin kulturgunea.
Ordua: 19:00etan.