Su ta Gar eta Vostok 108 taldeen kontzerturako sarrerak salgai daude

2012/10/23
Azaroaren 3an joko dute bi taldeek kontzertua Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernariek eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatuta. 23:00etan hasiko da eskualdeko Vostok 108 taldea eta honen ondoren eibartarren unea iritsiko da. ' Ametsak pilatzen ' diskoaren birako kontzertua eskainiko digute. Sarrerak aurrez 10€tan daude hemen edota kulturgunean bertan. Kontzertuaren egunean 12€tan egongo dira.
Erantzuna gehitu