Azpeitiko xake txapelketa igandean

2012/10/26
10:00etan hasiko dira jokatzen. Hamar-hamabi taldek hartuko dute parte.

Igande honetan II. Azpeitiko Hiria Xake Txapelketa jokatuko da Sanagustin kulturgunean, 10:00etatik aurrera. Udaleko Kirol Sailak antolatu du, eta hamar-hamabi taldek hartuko dute parte.

Izena egunean bertan eman ahal izango da, 09:30etik aurrera, eta doakoa da.

Joan den urtean egin zuten aurreneko aldiz xake txapelketa, Kilometroetako ekitaldien baitan.

Erantzuna gehitu