Aste mamitsua izan dugu igaro den hau

2012/10/29
Aste mamitsua izan dugu igaro den hau
Erabaki produkzioak-en 'Oinaze egoitzak' film laburraren aurkezpen arrakastatsuarekin hasi genuen. 150 bat lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera hauen lan berria ikustera. Umeen tren ekitaldia izan genuen zapatuan 'Doraemon eta denboraren trena' proiekzioa eta eskulan tailerrekin (tailerrean egindako lanekin erakusketa jarriko dugu Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioan). Parte hartu zuten guztien artean, lurrunezko trenean ibiltzeko bina sarrera oparitu genituen. Eta atzo, igandean, goizean II. Azpeitiko Hiria Xake Txapelketa jokatu zuten eta arratsaldean Alurr Dantza Taldearen 'Izanak dirau, 1512' dantza ikuskizuna egon zen. Hara astea argazkitan laburbildua.

Xake Txapelketa

Igandeko Xake txapelketa 2012ko Euskadiko Txapelketa azkarreko saio puntuagarrietako bat izan zen. Herritar batzuek ekarri zuten txapelketa Azpeitira, izan ere, Azpeitian Xake taldea sortzea dute helburu eta atzoko bilkura probestu nahi zuten herriko xakelariak elkar ezagutzen hasteko. txapelketari dagokionez emaitza hau izan zen:

1.- Abadiño.
2.- Solvay
3.- C.D.Zarautz
4.- Azkoitia
5.- Gros X.T.
6.- Santikutz
7.- Azpeitia -A-
8.- Azpeitia -C-
9.- Azpeitia -B-
10.- Santurtzi

 

Erantzuna gehitu