Ekitaldietarako teloi handi bat aldamen batean

2012/11/01
Ekitaldietarako teloi handi bat aldamen batean
Sanagustin kulturguneko oholtzako aldamen batean —haur parkeko atearen partean— aldenik aldeko eta goitik beherainoko teloi beltz bat jarri dugu, ekitaldietarako. Aretoa bilduagoa dago horrela, batetik, eta ekitaldietako entzumena hobea da, bestetik. Ekitaldia ez dagoenean, teloia jaso egingo dugu. Azpeitiarron kulturgune honen zerbitzuan beste aurrerapauso bat eman dugulakoan gaude, beraz.
Erantzuna gehitu