Miel Anjel Elustondo idazlearekin solasaldia izango dugu
2012/11/06

Atera berri duen 'Zozoen elean' liburuaren harira, azpeitiarrak egindako lanaren xehetasunak bere ahotik jasoko ditugu. Hogeitaka elkarrizketa bildu ditu liburuan, urte askotan zehar egindako lanak bilduta. Besteak beste, Renon bizi den Inazio Olarreaga, Che Guevararen kapilaua, Carmelo Ortiz de Elgea pintorea, hiru presoren ama, Jokin Urain idazlea... elkarrizketatu ditu. Aurkezpenean, argazkiak eta elkarrizketa baten filmazioak ere ikusiko ditugu. Hemen irakurri ahal duzue Mikel Garcia Idiakez-ek liburuaz eginiko kritika . (Bihar, asteazkena, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean)