Borja Eizagirre eta Xanti Rodriguezen begietatik Su Ta Gar eta Vostok 108 iruditan
2012/11/08
Aurreko zapatuan (azaroak 3) bi talde horiek emandako kontzertuan argazkiak ateratzen ibili ziren —eskerrik asko biei—eta bilduma batean jaso ditugu. Datozen asteetan beste bi kontzertu egongo dira Sanagustin kulturgunean: igande honetan, Garikoitz Mendizabalen 'Sosegua' diskoarena (Kepa Junkera eta Pello Ramirez —besteak beste— lagun dituela) eta azaroaren 17an, Iheskide eta Friday´s Crew taldeena.
Sosegua
Garikoitz Mendizabal txistulariaren 'Sosegua' diskoaren kontzertua.
Taldea: Garikoitz Mendizabal (txistua), Kepa Junkera (trikitia), Pello Ramirez (txeloa), Mariano Santamaria (pianoa), Oihane Igerabide (arpa), Xabier Zabala (soinua eta teklatuak) eta Iñaki Telleria (perkusioak).
Eguna: Azaroak 11, igandea.
Ordua: 20:00etan.
Sarrerak: Aurrez 6 euro / egunean 8€ (hemen edo kulturgunean bertan).
Iheskide + Friday´s Crew
Elorrio eta Azpeitiko taldeak, hurrenez hurren.
Eguna: Azaroak 17, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: 3 euro (hemen edo kulturgunean bertan).