Sosegua opari
2012/11/12
Atzo, igandea, Garikoitz Mendizabalen 'Sosegua' diskoaren kontzertua izan genuen. Alboan esperientzia handiko musikariak izan zituen: Kepa Junkera, Pello Ramirez, Oihane Igerabide, Xabier Zabala, Mariano Santamaria eta Iñaki Telleria. Barru-barrutik egindako diskoa zela adierazten zuen Mendizabalek kantuen aurretik egiten zituen adierazpenetan. Aita eta Amari, semeari, Zestoari, koinatuari.. barruak hustutzeko doinuak ziren, soseguan gelditzeko eta mezua entzuleenganaino iritsi zen. Eskaini zuten kontzertu ederraren adibide hemen pieza bat, Faustino Azpiazu 'Sakabi'-ren popurria.