Abenduan Zuloak, Bizardunak , AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeen kontzertuak izango ditugu

2012/11/12
Sanagustin kulturgunean Rocka eta Folka izango dira nagusi. Abenduaren 8an, Zuloak (Fermin Muguruzaren proiektutik sortutako taldea) eta Nafarroako Bizardunak taldeen zuzenekoak izango ditugu —azken horiek azaroan aterako duten 'Ur ederra kirats infinituan' diskoa aurkezten—. Eta hilaren 15ean, Rocka, rocka, rocka eta ondo pasatzeko tartea izango ditugu AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeen zuzeneko izugarriekin, hau da,  AC/DC eta Ramones izango ditugula abenduan Azpeitian.

Abenduak 8, zapatua

Kontzertua: Zuloak + Bizardunak
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: Aurrez 6€ / egunean 8€


 

Abenduak 15, zapatua:

Kontzertua: AZ/DZ + Gabba Gabba Hey (Ramones taldearen bertsioak egiten dituen taldea).
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: aurrez 3€ / egunean 5€.


 

Erantzuna gehitu