Sanagustin beteta lehen bi emanaldietan
2011/07/26
Larunbatean Kasik eta m taldeek kontzertua eman zuten, eta igandean Aikai (Udmurtia) eta Sahatsa dantza taldeek emanaldia.
Ostiralean ireki zituen Sanagustin kulturgune osatuak ateak, eta asteburuko bi emanaldietan aretoa dena beteta izan da. Larunbatean Kasik eta m musika taldeen kontzertua izan zen 23:00etatik aurrera, eta uneoro Sanagustinen jendetza izan zen. Igandean, berriz, Aikai (Udmurtia) eta Sahatsa dantza taldeen emanaldia izan zen, eta orduan ere guztiz bete zen aretoa (300 lagun eserita). Bietan sarrera doan zen, eta bi ekitaldiak Udalak antolatutakoak ziren, Santiyo festen baitakoak.
Bideoan, Kasik taldea uztailaren 23an Sanagustinen.