'Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoa Sanagustinen grabatu zutenekoa
2012/11/19
Gaztezulo aldizkaria Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean abiatutako '‘Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?’ egitasmoaren berri ematen ari da, horretarako grabatu zituen bideoak aurkeztuz. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan, euskararen inguruan hausnarrean aritzea da helburua. Mahai baten bueltan, kirolariekin, musikariekin, idazleekin, kazetariekin, aktoreekin, bertsolariekin eta norbanakoekin Jon Artanok gidatutako ariketa izango da. Egitasmoa zabaltzeko, aktoreekin egindako bideo hau Sanagustin kulturgunean grabatu zuten.