Santa Xixiliko kontzertua eskainiko dute Azpeitiko Musika Eskolako ikasleek
2012/11/21

Urteroko legez, musikarien eguna ospatzeko, Juan Antxieta Musika Eskolako irakasle eta ikasleek prestaturiko kontzertua eskainiko dute, Sanagustin kulturgunean. 19:30ean hasiko da. Gainera, iazko ikasturtean Oinarrizko Musika Ikasketak egindako ikasleei diplomak ere banatuko dizkiete.