Zapatu honetan izango da soziedadeen II. mus txapelketaren final nagusia, Sanagustinen

2012/11/28
Zapatu honetan izango da soziedadeen II. mus txapelketaren final nagusia, Sanagustinen
Parte hartzaileek 15:00etarako kulturgunean egon beharko dute, zozketarako, eta partidak 15:30ean hasiko dira. Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du txapelketa. Bazkidetu zaitez Kultur Mahaian (urtean 10 euro dira, eta zozketak izango ditugu).

Azken asteetan lehen fasea jokatu ondoren, zapatu honetan izango da Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketaren final nagusia, Sanagustinen kulturgunean. Aurreneko fasean 140ren bat bikote aritu dira —iazko moduan—, eta larunbatean soziedade bakoitzeko finaleko bi parejak ariko dira.

Partaideek 15:00etarako Sanagustinen egon beharko dute, zozketarako, eta partidak 15:30ean hasiko dira.

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du mus txapelketa, soziedadeekin elkarlanean, bi helbururekin: soziedadeen arteko hartu-emana gehiago sustatzea, eta Kultur Mahaia diruz laguntzea, ondo pasatuz.

Sariak

- Lehen fasean. Soziedade bakoitzeko bikote irabazleari arkumea eta ardoa (gutxienez zortzi bikotek jokatu behar zuten sari hori eskuratzeko). Beste pareja finalista ere Sanagustineko final nagusira sailkatua.

- Fase finalean. Aurrenarentzat 1.000 euro + txapelak. Bigarrenarentzat 500 euro. Hirugarrenarentzat otarrak. Laugarrenarentzat Sanagustinen afaria.

Erantzuna gehitu