Elikaduaren gainean hausnartzeko dokumentalak ikusi genituen 'Zinematik abiatuz elikadura burujabetza landu!' zine zikloan
2012/11/29
Astelehen eta asteartean , elikadura burujabetzaren inguruko zine zikloak izan genituen. Besteak beste, nekazarien lana eta lortzen dituzten fruituak batetik, eta bestetik, enpresa multinazionalen jarduera eta produktuen arteko ezberdintasunak ikusi genituen. Baita enpresa horien presentziak nekazarien sektorean izan duten eragina ere. Adibidez, ikusi genituen laburmetraien artetik bat hau izan zen: 'Dos tomates, dos destinos', hain zuzen, aurrez azaldutako laburbiltzen duen 9 minutuko sketxa.