2013-ko aurrekontuak aurkeztu ditu Aldundiak
2012/11/29
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuaren artean aurtengo balantzea eta datorren urteko aurrekontuak azaldu zituzten, atzo (asteazkena) Sanagustinen, 50 lagunen aurrean. Galderentzako tartea ere izan zen, eta herritarrek aukera probestu zuten zalantzak argitzeko.
