Bizardunak taldearen disko berria ezagutzeko gogoz
2012/11/30
Datorren astean, abenduak 8 (zapatua), nafarren 'Ur ederra kirats infinituan' disko kaleratu berria zuzenean entzungo dugu Sanagustin kulturgunean. Folk estiloari eutsiz, rock-and-rollaren esparrurantz jo dute hirugarren disko honetan eta asko landutakoa dela diote. Izan ere, " erakutsi nahi dugu musika ona egin dezakegula ". Beraz, musika ona eskaintzera eta ondo pasatzera datozen talde batekin aurkituko gara. Bizardunakekin batera, Zuloak taldea era izango dugu, gainera. Bideoan, EITB k nafarren disko berriaz egindako erreportajea.