III. Kulturaldiko lau ekitaldi, Sanagustinen

2012/11/30
Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua, Sahararen aldeko afari musikatua, Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa eta 'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango dira kulturgunean, Kultur Mahaiak antolatuta. Kulturaldian beste hiru ekimen ere izango dira; aurrena, datorren asteazkenean —'Zuloak' dokumentala Soreasun—.

Azpeitiko Kultur Mahaiak aurten ere antolatu du Kulturaldia —III.a—, eta datorren asteazkenetik aurrera zazpi ekitaldi egingo ditu herrian. Horietatik lau, Sanagustin kulturgunean izango dira.

- Abenduak 5 (asteazkena): Zuloak dokumentala Soreasun (21:30). Fermin Muguruzaren film bat da, Zinemaldian egon da. Azpeitiko Emakume Txokoarekin elkarlanean antolatu du Kultur Mahaiak emanaldia.

- Abenduak 8 (larunbata): Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua Sanagustinen (23:00). Sarrerak salgai daude kulturgunearen webean eta Sanagustinen bertan.

- Abenduak 11 (asteartea): Pako Aristiren hitzaldia Baigera I-en (19:30), bere liburu berri Independentziaren paperak-i buruz.

- Abenduak 14 (ostirala): Sahararen aldeko afari musikatua Sanagustinen (afaria 21:00etan, kantaldia 22:00etan), Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldearekin elkarlanean antolatuta.

- Abenduak 17-urtarrilak 10: Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa Sanagustinen, elkarte harekin elkarlanean antolatuta. Gureak izena du erakusketak.

- Abenduak 20-urtarrilak 7: herriko hogei bat dendatan herriko artisten kuadroak-artelanak, erakusleihoetan.

- Abenduak 23 (igandea): Txapel-en omenezko urteroko bertso saioa Sanagustinen (17:30). Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du.

Kultur Mahaiko batzarra, abenduaren 29an

Kultur Mahaiko partaide eta bazkideek abenduaren 29an (larunbata) egingo dute batzarra, goizez, Baigera I-en.

Mahaiak ia 400 bazkide ditu. Urtean 10 euro dira, eta bazkideak hilero zozketak izaten ditu (ekitaldien sarrerak, liburuak, diskoak...). Sanagustinkulturgunea.net-en badago bazkide egiteko aukera.

Azpeitiko kultur talde guztiek, udal taldeek, kultur teknikariek, Sanagustin kulturguneko ordezkariek eta bazkide norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia.

Erantzuna gehitu