2012ko zuzenekoen azken kontzertuaren gozatua
2012/12/17
Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ Irunen sortutako tributo taldeekin aurtengo musika taldeen zuzeneko kontzertuei agur esan diegu. Giro onean egin ere, Ramones eta AC/DC talde handien kantak abestuz eta dantzatuz. Hemen AZ/DZren bideoa adierazitakoaren erakusle.
Datorren urte hasierarako iragarritako kontzertuak:
Antolatzailea: Orkatz Kultur Elkartea.
Eguna: Urtarrilak 12, zapatua.
Ordua: 22:30.
Sarrerak: 12€ eserita / 10€ zutik.
Aurten kaleratu duen 'Un pokito de rocanrol' diskoa aurkeztera etorriko da. Azken lan honetan ere, berrikuntzaren aldeko apustua egin du, barrutik eta indarrez abesten jarraitzen badu ere. Disko “ausarta eta garaikidea” dela definitzen dute. Beraz, 2013ko otsailaren 2an, 23:00etan, hitzordua adostu dezakegu, gustuko baduzue.
Kontzertua: Bebe.
Eguna: Otsailak 2, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: aurrez 14€ / egunean 17€
Kontzertua: Iñaki Salvador (pianoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa) eta Olatz Saitua (sopranoa).
Eguna: Otsailak 17, igandea.
Ordua: 20:00etan.