Julian Barrenetxea Abesbatzaren kontzertua izango dugu gaur iluntzean
2012/12/26

Azpeitiko Abesbatzaren Gabonetako kontzertua izango da iluntzekoa (abenduak 26, asteazkena). 20:30ean, hasiko da eta 40 bat minutu ingurukoa izango da. Garaiak eskatzen duen moduan Gabonetako kantak abestuko dituzte, ezagunak eta ez hain ezagunak diren abestiak. Klarinetea, Teklatua eta akordeoia instrumentuekin apainduko dituzte ahotsak.