Diabulus in musica taldearen kontzertua izango dugu ostegunean

2013/01/07
'The Wanderer' izeneko bigarren diskoa argitaratu dute 2012an eta metal sinfonikoaren estiloan urteko diskorik onenen artean jarri dute batzuek ( www.metalsymphony.com-en , adibidez). Nafarroan sortutako taldea da eta berriki Xanti Rodriguez argazkilariak eta Fernando Morillo idazleak atera duten ' Itzalen sua ' disko-liburuaren kanta egin dute. Ostegun honetan, urtarrilak 10, disko-liburua aurkeztuko dute kontzertuaren aurretik (19:00etan) eta erakusketa ere jarriko dugu liburuko argazkiekin. Kontzerturako sarrerak salgai daude hemen eta kulturgunean bertan, 5 eurotan.

Taldea: Diabulus in musica.
Eguna: Urtarrilak 10 (osteguna).
Ordua: 21:30.
Bideoa: 'Scenerys of hopes' kantua. Bideo honekin Metal Female Voices Fest-eko X. edizioko bideo onenenaren saria jaso zuten.

Erantzuna gehitu