Joan Vaello psikopedagogoaren hitzaldia 'Nola eman klaseak nahi ez dutenei' buruz

2013/01/16
"Bere ikusmen zuhurra eta proposamen argi, zentzuzko eta erabilgarriak guztiz lagungarriak bilakatu dira milaka irakasle nahiz gurasoentzako beren eguneroko jardunean. Baina ez da hori onena: bere sua eta garra hain kutsagarriak baitira, berari entzunez zein irakurriz, ezinezkoa baita hezkuntza, hezkidetza eta bizitzari ematen dion begirada itxaropentsu eta positibarekin bat ez egitea". Halaxe aurkezten dute bere biografian. Urola Ikastolak antolatuta, 18:30ean emango du, gaur (asteazkena), Sanagustin kulturgunean.

Joan Vaello Orts-ek hezkuntzan esperientzia handia du; hala dio bere Curriculumak eta baita berak ere: "Hogeita hamabi urte daramatzat irakaskuntzan. Maisu gisa hasi nintzen; institutuko filosofiako irakasle bezala jarraitu. Ondoren zentroko ikasketa buru eta zuzendari. Baita ikuskari eta orientatzaile ere. Horrek guztiak hezkuntza munduarekiko ikusmen zabala ekarri dit. Eta beti eta une oro gogotsu eta gartsu sentitu izan naiz!”. Psikopedagogoa da eta, besteak beste, Alacanteko SITEko ikuskaria, Denia-Benidormeko UNEDeko Psikologia Orokorreko eta Psikologia Ebolutiboko irakasle Tutorea, Irakasleen Prestakuntza Ikastaroetako ohiko laguntzailea eta Benidormko IES Bernat de Sarria Institutuko zuzendari ohia.

Hezkuntzari buruzko bost liburu idatzi ditu orain arte:

- Resolución de conflictos en el aula (Santillana 2003).
- Las habilidades sociales en el aula (Santillana 2005).
- El profesor emocionalmente competente (Graó 2009).
- Cómo dar clase a los que no quieren (Graó 2011).
- Claves para gestionar conflictos escolares. Un sistema de dique (Horsori, 2012).

Gaur, 18:30ean, gai zail bati erantzuna ematen saiatuko da.

Hitzaldia: Nola eman klaseak nahi ez duenari.
Hizlaria: Joan Vaello Orts.
Antolatzailea: Urola Ikastola.
Ordua: 18:30-20:00.

 

 

Erantzuna gehitu