Joan Vaello psikopedagogoa: "Helburua ez da ikasle onak lortzea, pertsona onak osatzea baizik"
  
    
      
        
          2013/01/17
        
      
    
  
      
  Urola ikastolak antolatuta, Joan Vaello Ors Alacanteko hezitzaile eta idazleak atzo, asteazkena, hitzaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean. 160 lagun baino gehiago bertaratu ziren, deialdi irekiari erantzunez. Guraso eta seme-alaben arteko erlazioa eta motibazio arazoa izan ziren 'Nola eman klasea nahi ez dutenei' hitzaldiko muinak.   Uztarria.com  atarian landu dute albistea.
            
          