Karnabaletako egitarau oparoa Sanagustinen

2013/02/01
Karnabaletako egitarau oparoa Sanagustinen
Festak gainean ditugu. Asteburu honetan hasiko dira girotzen kalderero egunaren harira, eta gaurtik aurrera kulturgunean zer ikusi eta zer entzun asko izango dugu, elkarlanean antolatutako ekimenez bidez. U.K.BILL, Lauroba, BEBE, erakusketa, sari banaketa... Ikusi egitarau osoa jarraian.

Gaur, otsailak 1 (ostirala)
Azpeitiko Argazki Elkartekoek urteetan ateratako inauterietako argazkiekin osatutako erakusketa jarriko dugu. Hilaren 13a arte egongo dira ikusgai.

Bihar, otsailak 2 (zapatua)
23:00etan: U.K.BILL + Lauroba taldeen kontzertuak. Azpeitiko Alde Zaharreko Taberarien Elkartearekin elkarlanean antolatuta. Sarrera doan izango du.

Etzi, otsailak 3 (igandea)
13:00etan: Azpeitiko Musika Banda, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren artean egindako inauterietako kontzertua. Karnabaletan hain ezagunak diren kantuak joko ditu Bandak eta Abesbatzak abestu. Bitartean, Argazki Elkartekoek jarritako irudiak ikusiko ditugu.

20:00etan: BEBEren kontzertua. 'Un pokito de rokanroll' disko berriaren bira akustikoaren harira izango dugu kulturgunean. Sarrerak aurrez 14€tan daude salgai eta egunean 17€tan egongo dira.

Otsailak 9 (zapatua)
22:30ean: Azpeitiko Musika Bandak 'Bailableak' joko ditu dantzarako giroa jarriz.

Otsailak 10 (jai igandea)
Egunean zehar, 1979ko korrika txikiaren irudiak botako ditugu pantaila handian. Hau da, Azpeitian egin zen Korrika txikiaren lehenengo aldiko irudiak dira, orduko zine klubeko kideek grabatutakoak.

Otsailak 11 (astelehen karnabala)
01:00etan: DJa izango dugu iluntzean musika jartzen eta kulturgunean egingo den astelehen karnabaleko sari-banaketa ekitaldia girotzen.

Azpeitiko Musika Bandak, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak emango duten inauterietako kontzertuaren errepertorioa hau da:

1. Gure koadrilan (Herrikoia)   
2. Nere andrea (Herrikoia)
3. Sarralle buru haundi (Herrikoia)
4. Maitia nahi badezu (Herrikoia)
5. Xirri bat (Herrikoia)
6. Bihotz eritua (Herrikoia)
7. Suzko zezena (Herrikoia)
8. Lolita (J.I. Aldalur)    
9. Idiarena (Herrikoia)
10. Goiz eresia (J.I. Aldalur)
11. Sagardo tokian (J.I. Aldalur)
12. Gora karnabalak, miamol! (Borja Eizagirre)

Moldaketa guztiak: Jose Luis Franzesena
Abesbatzako zuzendaria: Jaime Amenabar
Zuzendariak: Unai Frantsesena eta Borja Eizagirre
Argazki elkartearen laguntzarekin

 

Erantzuna gehitu